
02
IRUNGO PARTE-HARTZE PROZESUAK AURRERA DARRAI
ViaIrungo parte hartze prozesua interesa duen orori irekita dago 2018ko abenduaren 4tik 2019ko martxoaren 4ra arte. Parte-hartzea fisikoki edota online egin daiteke, Createlliren Citizen plataforman. Hurrengo estekean aurki dezakezu: viairun.eu
Herritarren parte-hartzeak Proiektu Estrategikoan eta MPGOUren Aurrerapenean eragin eta garrantzi handia du, hau baita etorkizuneko planaren oinarritzat hartuko dena, ondorengo faseetan zehar irizpideak eta helburuak burutzen joango diren bitartean.
Parte-hartze prozesuaren helburua, ahalik eta jende kopuru handiena eta anitzenaren ekarpenak biltzea da, plan berria aberastuz, eta edukiak eta proposamenak osatuz. MPGOUk planerako aberasgarri diren eta legalki posible diren ekarpen guztiak aztertuko ditu, adostasun maila altuena dutenei lehentasuna emanez.